• ENPRESAK GAUR
  • ELAk eskatu du Tubos Reunidosek zuzendaritza enpresaren egungo egoeraren erruduntzat jotzeko

ELAk eskatu du Tubos Reunidosek zuzendaritza enpresaren egungo egoeraren erruduntzat jotzeko

Sindikatuak zenbait alegazio aurkeztu dizio konkurtso administrazioari. Zuzendaritzaren eta administrazio kontseiluaren erantzukizunak argitu nahi ditu

Argazkia: ELA
Argazkia: ELA
2026ko ekainaren 23a - 15:55
Eg. 2026ko ekainaren 23a - 18:14

ELA sindikatuak jakinarazi du zenbait alegazio aurkeztu dizkiola Tubos Reunidosen hartzekodunen konkurtsoa kudeatzen ari den administratzaileari, konpainiako zuzendaritza eta administrazio kontseilua enpresaren egungo egoeraren erantzule egin ditzan.

 

Sindikatuak eskatu du zuzendaritzaren eta administrazio kontseiluaren erantzukizunak argitu daitezela, eta defendatu du Tubos Reunidos konkurtsora eraman duen egoera ekonomikoa “enpresaren kudeaketa eskasaren eta bideragarritasunari kalte egin dioten finantza erabakien ondorio” zuzena izan dela.

ELAk uste du 2008an hasi zela Tubos Reunidosen gainbehera, izan ere, urte hartan enpresak 170 milioi euroko zorra pilatu zuen bere bazkideei ordaintzeko. Gainera, sindikatuaren arabera, konpainia jada desegitear zegoen joan den maiatzean hartzekodunen konkurtsoa eskatu baino lehenagotik.

 

“SEPIk emandako maileguaren baldintzak eta konpainiaren finantzaketarekin lotutako beste zenbait gai ikerketa penal judizialean daude gaur egun, horrek zalantza handiak sortzen ditu azken urteetako kudeaketaren inguruan”, gehitu du sindikatuak gaur plazaratutako oharrean.

Hala, ELAk galdegin du konpainiako arduradun nagusiak erruduntzat jo daitezela. Eskaera onartuz gero, sindikatuak azaldu du konkurtso zorra ordaintzeko betebeharra, ondasunen enbargoa edo enpresak administratzeko nahiz ordezkatzeko inhabilitazioa izango lukeela Tubos Reunidosek.