Bizkaiko lokal eta eraikinetako garbitzaileek greba egingo dute irailaren 28, 29 eta 30ean eta urriaren 1ean, lan hitzarmenaren negoziazioa ez atzera ez aurrera dagoela salatzeko. ELAk ohar bidez iragarri duenez, 2025eko urrian ekin zioten negoziatzeari, eta urte eta erdi igaro ostean, negoziazio mahaiak blokeatuta jarraitzen du.
Sindikatuaren arabera, Aselbi-Cebek eta Aspel patronalek sektorearen aldarrikapen nagusiak baztertu dituzte, eta, gainera, indarrean dagoen hitzarmenak jasotzen dituen zenbait lan eskubide okertzea ekarriko luketen proposamenak egin dituzte.
Sindikatuak, besteak beste, lanaldi partziala gainditzeko eta lanaldi osoetarako sarbidea ahalbidetuko duen ordezkapen- eta lanpostu-hutsuneen sistema ezartzea eskatzen du, eta urteko gutxieneko 22.500 euroko soldata lortzea.
11.000 bat langileek egiten dute lan Bizkaiko lokal eta eraikinen garbiketa sektorean, gehienak emakumezkoak dira, eta lanaldia partzialean aritzen dira. Sindikatuaren esanetan, egungo soldatak urtean 18.000 euro ingurukoak dira eta lan baldintza horiei laneko karga eta erritmo handiak gehitu behar zaizkie.
Gauzak horrela, sindikatuak “patronalen atzean dauden enpresen” jarduna kritikatu du, besteak beste, FCC, ISS, Eulen, Serveo eta Clece-Zaintzen, eta salatu du enpresa horiek irabazi handiak dituztela, langileek prekarietatea pairatzen duten bitartean.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta