ELAk zortzi eguneko grebara deitu ditu Airlan enpresako langileak

51 langile ditu Alonsotegiko enpresak, eta iazko abendutik lan hitzarmenik gabe daudela salatu du sindikatuak

Airlan enpresaren kanpoaldea | Argazkia: ELA Airlan enpresaren kanpoaldea | Argazkia: ELA

ELA sindikatuak zortzi eguneko greba deialdia egin du Airlan enpresan, Alonsotegin (Bizkaia), ohar baten bidez jakinarazi duenez. 51 langileko enpresa da Airlan, eta klimatizazio-sistemak fabrikatzen ditu. Sindikatuaren arabera, 2017an eta 2022an, 5,3 milioiko irabaziak izan ditu, eta, iazko abenduan, plantillaren lan-baldintzak arautzen zituen hitzarmena amaitu zen, lan hitzarmenik gabe direlarik ordutik.

Hitzarmena berritzeko hainbat negoziazio bilera egin direla adierazi du ELAK, eta langileek soldatak KPIa baino %1,5 gehiago igotzea, lanaldi-murrizketa eta prekarietatearen aurkako klausulak aldarrikatu dituzte.

Maiatzaren 28ko bileran Airlanek azken proposamen bat egin zuen, eta ELAren arabera, "negoziazioa amaitutzat eman zuen". Langileek, batzarrean, proposamena "nahikoa ez" dela baloratu, eta asteazkenean, ekainak 12an, hasiko den zortzi eguneko greba deitzea erabaki zuten.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK