
Pasa den ostiralean, Elecnorrek bere Enerfin enpresa filiala Statkraft enpresari saldu ostean, gaur burtsan %6 hazi da bere balioa. Zehazki, beren akzioek %6,25eko hazkundea izan dute, 17,85 eurotara iritsi direlarik.
Eman izena EnpresaBIDEA eta zure helbidean jasoko dituzu berrikuntzarekin lotutako historiak. Gainera, soilik harpidedunentzako hainbat abantailaren berri izango duzu
Energia berriztagarrien merkatuan, operazio garrantzitsua izan da pasa den astekoa. Statkraft taldeak Espainiako nahiz Brasilgo merkatuan sartzeko baliatuko baitu erosketa hau. 1.800 milioi eurotan itxi dute akordioa bi taldeek. Enerfinek 1.500 MW ditu guztira martxan, eta beste hainbat proiektu ere abian ditu nazioarteko zenbait estatutan.
Statkraft energia berriztagarriaren fabrikatzaile liderra da Europan, eta akordio honi esker, Espainiako estatuko energia eoliko ekoizle nagusienetako bat bilakatuko da.