• ENPRESAK GAUR
  • [Eguneratzea] Elkar Metrologia enpresaren ate irekien jardunaldiak bihar eta etzi mantentzen dira

[Eguneratzea] Elkar Metrologia enpresaren ate irekien jardunaldiak bihar eta etzi mantentzen dira

Laser Trackerrak, beso artikulatuak eta emaitzak aztertzeko eskura duen softwarea aurkeztuko ditu Goierri Valleyko enpresa bazkideak

Argazkia: Goieki
Argazkia: Goieki
2024ko ekainaren 19a - 09:35
Eg. 2024ko ekainaren 19a - 13:38

Elkar Metrologia Ordiziak, ingeniaritza mekanikoan eta metrologia industrial sektoreko enpresak, ate irekien jardunaldia egingo du bihar eta etzi NBF eraikinean, 9:30etatik 11:30etara. 3D metrologian erabiltzen dituen azken teknologiak baliatuz, Elkarrek Laser Trackerrak eta beso artikulatuak lantzen ditu besteak beste. Hain zuzen ere, hori da egunotan bertan parte hartzen dutenek ikusi ahalko dutena.

 

Jardunaldi irekia izango denez gero, edozein enpresetako langileek hartu ahalko dute parte, Goierri Valleyko bazkide izan edo ez. Izena emateko comercial@elkar-tech.com helbidera idatzi behar da.

Elkar enpresak hainbat esparru lantzen ditu. Maulen du egoitza nagusia, baina Elkar Baiona eta Elkar Ordizia ere baditu, eta azken honetan metrologiaz arduratzen dira hain zuzen ere.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain