Elkargik eta Cescek (Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia) akordio berria hitzartu dute: bi erakundeetako bezeroek eta bazkide diren enpresek aukera izango dute hemendik aurrera biek eskaintzen dituzten zerbitzuak eskuratzeko. Bilbon sinatu dute hitzarmena, Elkargiren egoitzan elkartu baitira Zenon Vázquez Elkargiko zuzendari nagusia eta Fernando Aguirre Cesceko iparraldeko lurralde zuzendaria.
Bi erakundeek bat egiteko arrazoia izan da “enpresei benetako balioa emango dieten proiektu bateratuak” garatu nahi dituztela. Azaldu dute enpresei tresnak eskaini nahi dizkietela, “haien garapenean laguntzeko, gero eta globalizatuagoa eta zorrotzagoa den ingurunean lehiakortasuna irabaz dezaten”.
Hala, enpresek eskuragarri izango dituzte Elkargik finantzaketaren eta aholkularitzaren esparruan eskaintzen dituen zerbitzuak, baita Cesceren soluzioak arrisku komertzial eta politikoaren kudeaketa integralean.