
50 eta 500 milioi euro bitarteko fakturazioa eta 250 eta 3.000 langile bitarteko tamaina duten enpresak, EAEko konpainia handiak baino %60 gehiago dira, eta Espainiako Estatuko enpresen %8 dira, CRE100DO Fundazioak egindako txostenaren arabera. Fundazio honek Espainiako Estatuko ehun enpresa baino gehiago biltzen ditu. Guztira, 5.000 milioi eurotik gorako fakturazioa dute, hau da, Estatuko BPGaren %1,6, eta 138.000 enplegu zuzen baino gehiago sortzen ditu.
Fundazio honek, Elkargirekin batera, Geldiezinak diren istorioak: enpresa eta finantza hazkundea izeneko enpresa elkarrizketa antolatu du Bilboko The Artist hotelean. Rafael Vaquero CRE100DO Fundazioko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "Euskadi adibide argia da enpresa-segmentu horrek enplegua eta aberastasuna sortzeaz gain, benetako industria traktore gisa jarduten duela bere ingurunearentzat". Hala, enpresa horien lehiakortasuna eta eskalagarritasuna hobetzeko sustapen-programak behar direla uste du. “Enpresa hauen berezitasunak aitortzen dituzten laguntza-politikekin batera, Europako Batzordeak duela gutxi proposatu duen bezala, epe luzerako finantzaketarako sarbidea errazteko, eskualdeko ekonomia bultzatzen duten eta balio sozial eta ekonomiko iraunkorra sortzen duten proiektuen buru izaten jarrai dezaten".
Zenón Vázquez Elkargiko zuzendari Nagusia ere izan da gaurko solasaldian. Bere hitzetan, "finantzaketa oso palanka garrantzitsua da, enpresei denbora erosteko aukera ematen dielako, eta etorkizunean sortuko lituzketen baliabideak eskura izatea ahalbidetzen die, eta horrek inbertsioak, eragiketak eta hazkundea bizkortzen ditu". Vazquezek iritzi dio enpresek tamainaz handitu behar dutela, eta horretarako finantzaketa ezinbestekoa dela.
Topaketak CRE100DO Fundazioko enpresen komunitateko kide diren Euskal Herriko konpainietako ordezkariak ere bildu ditu, hala nola Salto Systems, Alcorta Forging Group edota Orbea, eta beren hazkunde-esperientziak, erronka estrategikoak eta arrakasta gakoak azaldu dituzte mahai-inguruan.