Elkargiko Administrazio Kontseiluak, bere azken bileran, Lander Arteche Eguía sartu berri du erakundeko kontseilari berri gisa, kooptazio bidez. Kontseiluko kideak eta egitura berritzeko urrats berri bat eman du Elkargik erabaki honen bitartez. Azken Bazkideen Batzar Nagusian gobernantzaren hobekuntzan eta arauen betetzean aurrera egiteko onartutako agindua betetzen du.
Lander Arteche Eguía zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Grupo Artechen sartu aurretik, hainbat erantzukizun izan zituen, bai nazioarteko aholkularitza-enpresa baten zerga-arloan. 1997tik aurrera Grupo Arteche taldean sartu zen, lege, finantza eta kudeaketa-kontrolari lotuta, bai sozietateena, bai Taldearena, CFO zelarik. Artecheren operazioen buru ere izan da Hego Amerika osoan. Gaur egun, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioko (FVEM) lehendakariordea ere bada, eta CEBEKeko kontseilaria, Arteche Lantegi Elkartetik.
Grupo Arteche duela 75 urte eratu zen Mungian ( Bizkaia). Urte hauetan esperientzia eta ezagutza hartu du neurketa-transformadoreen diseinuan, fabrikazioan, integrazioan eta merkaturatzean, eta munduko erreferente nagusietako bat bilakatu da alor horretan.
Ekainaren 21ean Bazkideen Batzar Nagusia
Josu Sánchez buru duen Kontseiluan eta Zenón Vázquez zuzendari nagusi duen erakundean sartzea datorren ekainaren 21ean Donostiako Kursaalean egingo den Bazkideen Batzar Nagusian berretsiko da. Egun berean, Elkargik bere 32. enpresa-topaketa egingo du.
“Egungo ekonomia eraldaketaren aurrean” izenburupean, Elkargik energiak, finantzek eta munduko merkataritzak aurrez aurre dituzten aldaketa handien inguruko mahai ingurua antolatu du. Bertan gai horri erantzuten saiatuko diren 3 pertsona ezagun bilduko ditu Elkargik ,aurrez aurre, nazioarteko ezagutza eta ikuspegiekin: Antonio Brufau, Repsoleko presidentea, Anabel González, Munduko Merkataritza Erakundeko zuzendari nagusia eta Ricardo Mourinho-Félix, Europako Inbertsio Bankuko presidenteordea.