
Vidrala taldeak 278,9 milioko salmentak izan ditu lehen hiru hilekoan, iazkoak baino % 18,8 altuagoak. Emaitzek, ordea, nabarmen egin dute behera. Ebitda, interes, zerga, balio galera eta amortizazioen aurreko irabazia, 23,3 milioi eurokoa izan da, aurreko urteko epe berean baino % 62,6 gutxiago. Mozkina hondoratzeak salmenten gaineko marjin operatiboa % 8,3ra murriztu du, iaz lortu zuen % 26,6koa baino nabarmen baxuagoa.
Vidralak azaldu duenez industria kostuen gaineko kanpo presioa da mozkinaren galeraren jatorria, ustiapen marjinari eraginez. Enpresak hurrengo hiruhilekoetan egoera lausotzea espero du, salmenta-prezioak kostuen errealitatera egokitu ahala edo energia-merkatuen egoera egonkortu ahala.
Enpresaren zorpetze mailari dagokionez, zor garbia murriztu da. Martxoaren 31an 126 milioiko zorra zuen, iazkoa baino % 40 gutxiago. Bere palanka-efektu ratioa azken urtean metatutako ebitda baino 0,6 aldiz handiagoa da.
Vidralak nabarmendu duenez beiraz ontziratutako produktuen salmentak gora egin du. 2019an abian jarritako inbertsio planari jarraituz, enpresaren egitura produktiboa berrantolatu du hornidura kateen eta bitegiratze arazoei aurre egiteko, lantegi sare sendoagoa lortuz.