
2023. urteko hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen datuak eman ditu Eustat Euskal Estatistika Erakundeak, eta zifren arabera, Bizkaian Arratia-Nerbioi (%42,7) eta Gipuzkoan Debagoiena (%42,4) izan ziren eskualde berritzaileenak. Ondorengo hiru postuak Gernika-Bermeori (%42,0), Debabarrenari (%41,5) eta Durangaldeari dagozkie (%41,0).
Kontrara, enpresa berritzaileen ehuneko txikiena duten eskualdeak dira Aiaraldea (%33,0), Arabako Errioxa (%33,2) eta Arabako Lautada (%33,7). Araba da, hala, enpresa berritzaile gutxien izan zituen lurralde historikoa; Gipuzkoan Bidasoa Beherea (%35,4) eta Bizkaian Enkarterri (%37,9) izan ziren ehuneko baxuena eskuratu zutenak.
Hiriburuei dagokienez, Bilbo (%40,0) gailentzen da enpresa berritzaile gehien izan zituen hiri gisa, ondoren Donostia (%37,6), eta, azkenik, Gasteiz (%33,8).