
Enpresa Konfiantzaren Indizea hiruhilean behin neurtzen da, eta aditzera ematen du enpresen ustetan zein nolako garapena izango duen bere jarduerak aurreko urteko epe berarekin alderatu da. Hain zuzen, INEk jakinarazi berri ditu 2022ko hirugarren hirruhilekoko enpresa konfiantzari buruzko datuak. Bai EAEn, bai Nafarroan, goranzko joera izan du. Euskadin, % 7,2 igo da iazko hirugarren hiruhilekotik aurtengora, eta hautsi egin da azkeneko hiru hiruhilekoko beheranzko joera. Nafarroan, bestalde, % 5,7 handitu da, aurreko hiruhilekoan hazkundea % 0,2koa izan eta gero.
EAEn, nahiko parekatuta dira iritzi baikor eta ezkorrak: enpresen % 21,4 bakoirrak dira, eta % 24,3 ezkorrak; % 54,3k normaltzat jotzen dituzte. Nafarroan, berriz, aldea apur bat handiagoa da: enpresen
% 19,4 dira baikorrak, eta % 27,6 ezkorrak. Normaltzat jotzen dutenak, azkenik, % 53 dira.