Zabaldu+ izeneko programa abiarazi du Eusko Jaurlaritzak, zeinak helburu izango duen enpresa txiki eta ertainei laguntzea. Zehazki, enpresa horien nazioartekotzea bultzatu nahi da, merkatu berriak bilatuz, eta horretarako 13,6 milioi eurorainoko laguntzak eskainiko zaizkie. Spri agentziak eta Basque Trade & Investment erakundeak kudeatuko dute egitasmoa.
Jaurlaritzak ohar bidez azaldu duenez, programa honen bidez, nazioartekotze-prozesuaren fase guztietan lagunduko zaie konpainiei: merkatu berrietan sartzen laguntza ematetik hasi eta nazioartean finkatu arte.
Gauzak horrela, 2026ko aurrekontuari 87 milioi euroko gehiago gehitu dizkio Jaurlaritzak, enpresa txiki eta ertainei laguntzeko asmoz. Izan ere, Pradales buru duen gobernuaren arabera, enpresok “industriaren bizkarrezurra” dira. Orotara, Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu aurten enpresa txiki eta ertainen laguntzetara.
Programak 390 proiektu baino gehiago babestea aurreikusten du. Gaur abiatu da programa izen emateko epea eta irailaren 15era arte egongo da zabalik.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta