• ENPRESAK GAUR
  • EnpresaBIDEA finalista da 'Fiskalitatean ideia berritzaileak' sarietan

EnpresaBIDEA finalista da 'Fiskalitatean ideia berritzaileak' sarietan

Sari-banaketa ekainaren 17an egingo da, eta bertan izango da hedabidea

EnpresaBIDEAko taldea | Argazkia: Jon Urbe/Foku
EnpresaBIDEAko taldea | Argazkia: Jon Urbe/Foku
2026ko ekainaren 15a - 05:30

EnpresaBIDEA finalista gisa hautatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren 'Fiskalitatean ideia berritzaileak' sarietan, 'Enpresa' kategorian. Egitasmoak fiskalitatea herritarrengana gerturatzeko helburua du, gaia ikuspegi ulergarriago eta hurbilago batetik landu asmoz eta zerga-sistemaren inguruko ezagutza zein gardentasuna indartzeko asmoz. Horretarako, proiektu zehatz bat aurkeztu du EnpresaBIDEAk, 'Fiskalitatea etxekotuz' izenekoa, zeinak dibulgazio- eta kazetaritza-lanak uztartzen dituen.

 
Behar zaitugu!

Ekonomia eta enpresari buruzko informazio guztia biltzen du EnpresaBIDEAren buletinak, euskara hutsean. Egunero-egunero emailean jaso dezakezu, guztiz doan, bi minutu besterik ez dituzu behar harpidetzeko. Eta proiektu hau hazten jarrai dadin lagunduko diguzu.

Saria irabaziko balu, EnpresaBIDEAren bigarren aitortza izango litzateke, 2022an Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jaso baitzuen egunkariak. Sari-banaketa ekitaldia ekainaren 17an egingo da, eta bertan izango da hedabidea.