• ENPRESAK GAUR
  • Iaz baino %1,0 enpresa gutxiago zenbatu dira martxoan EAEn

Iaz baino %1,0 enpresa gutxiago zenbatu dira martxoan EAEn

Confebasken datuek diote autonomo kopurua ere txikiagoa dela, aurreko urtean baino 378 gutxiago baitira

Donostiako kalea | Argazkia: iStock
Donostiako kalea | Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 14a
Eg. 2025eko apirilaren 14a

Confebaskek argitaratu berri dituen datuen arabera, martxoan EAEn %1 beheratu da Gizarte Segurantzan afiliatutako enpresa kopurua, aurreko urteko epe berarekin alderatuta. Otsailean baina 81 konpainia gehiago izan dira hala ere, orotara 57.329 izanik. Hartzekodunen konkurtsora jo duten enpresei dagokienez, Confebaskek azaldu du 2024 urtean orotara 289 izan zirela, hau da, 2023an baino %29 gehiago.

 

Gizarte Segurantzan afiliatutako enpresak sektoreka sailkatuz gero, behera egin dute martxoan industriaren eta zerbitzuen sektoreko enpresek, baina gora eraikuntzaren sektorekoek. Pandemia garaiako (2020ko otsaila) datuak kontuan izanik, industriak izan du beherakadarik nabariena, 430 enpresa gutxiago baitaude (-%6,5). Zerbitzuen sektorean 1.114 gutxiago zenbatu dira (-%2,4) eta eraikuntzarenean, aldiz, pandemian baino 82 negozio gehiago.

Aurreko hilaren aldean, autonomo kopuruak gora egin du martxoan, 378 pertsona gehiagorekin, orotara 166.498 izanik. Urtebetean, aldiz, %0,2 autonomo gutxiago zenbatu dira, alegia, iaz baino 351 gutxiago. Pandemia garaiarekin alderatuta ere autonomo kopurua txikiagoa da, hots, 3.746 pertsonatan beheratu da zifra (-%2,2).