• ENPRESAK GAUR
  • Enpresek Nafarroako industrian duten konfiantza beheratu da

Enpresek Nafarroako industrian duten konfiantza beheratu da

Enpresa handiek iritzi baikorragoak izan dituzte, txikien eta ertainen aldean

Produkzio ahalmena %77koa izan da martxoan | Argazkia: iStock
Produkzio ahalmena %77koa izan da martxoan | Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 29a
Eg. 2025eko apirilaren 29a

Nastat Nafarroako Estatistika Erakundeak dio aurreko hilabetearen aldean “zertxobait beheratu” dela enpresek Nafarroako industria-jardueraren inguruan duten konfiantza maila, zeina Industria Giroaren Adierazlearen (IGA) bidez neurtzen den. Produkzio ahalmena %77koa dela zehaztu du erakundeak, abenduan zenbatetsitakoaren antzera, baina iazko martxoan baino hiru puntu baxuagoa.

 

Sektoreka, konfiantza mailak gora egin du “elikagaiak, edariak eta tabakoa” sektorean, 3 puntutan, baita “garraio-materialaren” sektorean, puntu bakarrean. Aldiz, beste zenbait adarrei buruzko iritzia ezkorragoa izan da: “mineralak eta metalak” sektorean puntu batean beheratu da konfiantza, eta “produktu metalikoetan” bi puntutan. Gainerako sektoreak berdin mantendu dira.

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera sailkatuta, aurreko hilabetean baino iritzi baikorragoak izan dituzte kontsumo-ondasunak ekoizten dituzten enpresek. Bitarteko ondasunak eta inbertsio-ondasunak ekoizten dituztenek, aldiz, “dinamismo txikiagoa” erakutsi dute. Azkenik, tamainaren arabera, enpresa handiek iritzi baikorragoak izan dituzte enpresa txikiek baino; hala ere, enpresa ertainak zian dira iritzi ezkorrenak izan dituztenak.