• ENPRESAK GAUR
  • Enpresen barne-komunikazioa landuko da Enpresarean foroan

Enpresen barne-komunikazioa landuko da Enpresarean foroan

Bi hitzaldi eta bi kasu praktiko entzuteko aukera izango da ekainaren 5ean

Enpresarean foro bat | Argazkia: Bai Euskarari elkartea
Enpresarean foro bat | Argazkia: Bai Euskarari elkartea
2025eko maiatzaren 30a - 10:36

Bai Euskarari elkarteak, Enpresarean proiektuaren baitan, foro berria antolatu du enpresen barne-komunikazioaren gainean. Ekainaren 5ean egingo da jardunaldia Gipuzkoako Parke Teknologikoan (Donostia), eta pare bat ordu iraungo du, goizeko 09:30etik 11:30era

 

Ekitaldiaren gidari lanetan arituko da Arantxa Iraola Berriako kazetaria, eta parte-hartzaileek aukera izango dute bi hitzaldi entzuteko eta bi kasu praktiko ezagutzeko. “Komunikazio korporatiboa: zure negozioaren ezkutuko indarra” izeneko lehen hitzaldia Amaia Ocerin komunikazio aholkulariak eskainiko du, eta bigarrenean, aldiz, Asier Basurto Soziolinguistika Klusterreko kideak Jendaurrean.eus proiektua izango du hizpide. Kasu praktikoak aurkeztuko dituzte Oreka IT-ko Ione Bahonek eta Fagor Taldeko Iker Oñatek.

Enpresarean proiektuak helburu du euskaraz lan egiten duten enpresen eta profesionalen arteko harremana eta elkarlana sustatzea, eta foroaz gain, bi urtean behin Enpresarean azoka ere antolatzen dute. Foroan parte hartzeko izena eman daiteke esteka honen bitartez.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain