• ENPRESAK GAUR
  • Enpresariak antolatutako lehen topaketak EAE eta Europa elkartu ditu

Enpresariak antolatutako lehen topaketak EAE eta Europa elkartu ditu

EAEko emakume enpresari, zuzendari eta profesionalen elkarteak biltzen ditu Enpresariak federazioak, Emakunderen eta Laboral Kutxaren lankidetzarekin antolatu da topaketa

Euskadiko Enpresari eta Emakume Ekintzaileen Nazioarteko I. Topaketa | Argazkia: utzitakoa
Euskadiko Enpresari eta Emakume Ekintzaileen Nazioarteko I. Topaketa | Argazkia: utzitakoa
2026ko azaroaren 19a - 17:41

Enpresariak taldeak, AED, AMPEA eta ASPEGI biltzen dituenak, Euskadiko Enpresari eta Emakume Ekintzaileen Nazioarteko I. Topaketa antolatu du, Emakunderen eta Laboral Kutxaren lankidetzarekin. Jardunaldi honen bitartez, EAE Europarekin konektatzeko eta lankidetza berriak sorrarazteko xedea izan da. Horretarako, Carol Constant WhomLabeko fundatzaile eta zuzendari exekutiboa gonbidatu dute, ekintzailetzaren eta lidergoaren alorrean diharduen mentorea. Europan emakume ekintzaileei laguntzeko garatzen ari diren politikak, programak eta ikuspegiak aztertu ditu, eta Euskadiko errealitatearekin duten lotura azaldu du.

 

Gaur Emakume Ekintzailearen Eguna da eta topaketan, emakume ekintzaileen erronkak aztertu dituzte. Iratxe Pascualek, ASPEGIko eta Enpresariak taldeko presidenteak beste sare batzuetara irekitzea eta Europarekin konektatzearen garrantziaz hitz egin du:  "baliteke gure ekintzailetza ekosistema desberdina izatea, baina bazter guztietan gauza bera behar dugu: ekosistema bat non emakumeak ez diren desabantailan abiatuko".

Pascualen hitzaldiaren ostean, Constantek bere hitzaldia eman du. Europan emakume ekintzaileei laguntzeko garatzen ari diren politikak, programak eta ikuspegiak aztertu ditu, eta EAEKo errealitatearekin duten lotura azaldu du. "EAEn, ekosistema ekintzaile sendoa dago, eta emakume talentudun ugari; orain, erronka da hori Europako sareekin, finantzabidearekin eta programekin lotzea, talentu horrek hazten eta garatzen jarraitzeko aukera izan dezan", aditzera eman du.

 

Amaia Bernaras ASPEGIko presidenteordeak bi mahai inguruak moderatu ditu. Lehen mahaiean emakumeen ekintzailetza elkarteetatik eta sareetatik nola bultzatzen den aztertu dute eta horretarako esperientzien trukeak, jardunbide onak eta lankidetza formulak arakatu dituzte. Bertan, Mila Llopis, AMECV- Asociación de Mujeres Emprendedoras de la Comunidad Valencianako presidentea; Manuela Gonzalez, FIDEM - Fundacio Internacional de la Dona Emprenedora fundazioko ekintzaile batzordeko kidea; Ana Bujaldon, FEDEPE- Federación Española de Mujeres Directivas, Ejecutivas, Profesionales y Empresarias federazioko presidentea; Iratxe Pascual eta Carol Constant egon dira.

Bigarren mahaian AED, AMPEA eta ASPEGIko ekintzaileen esperientzia ezagutzeko aukera egon da. Besteak beste, Maider Zabalak, Onena Medicinesen zuzendariak; Marta Aburtok, Segaseren zuzendariak; eta Natalia Wiereszenek Sinergiako zuzendariak beren proiektuak garatzeko zer-nolako oztopoak dituzten azaldu dute. Finantzaketarekin eta eskura dauden laguntzekin zer nolako esperientzia partekatu dute eta EAEn antzematen dituzten beharrak partekatu dituzte.

Ekitaldian, Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta egon da eta Emakunderen eta Enpresarien arteko lankidetzaren esparruaz hitz egin du. "Nazioarteko topaketa honek aukera ematen digu esperientziak partekatzeko, jardunbide egokiak identifikatzeko, errealitate desberdinetatik ikasteko eta aliantzak ezartzeko. Eta azken hori azpimarratu nahi dut, aliantzak, emakumeen arteko sareak, aurrera egiteko funtsezko tresna gisa ". Topaketan ere, Ane de Ariño, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendaria egon da eta ekitaldiari amaiera eman dio.
 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain