• ENPRESAK GAUR
  • Enpresek kezka adierazi diote Cebeki langileen absentismoaren kopuruak gora egin duelako

Enpresek kezka adierazi diote Cebeki langileen absentismoaren kopuruak gora egin duelako

Bizkaian baja edo baimen egunak Araba eta Gipuzkoan baino %24 gehiago dira

Argazkia: Cebek
Argazkia: Cebek
2022ko uztailaren 6a - 17:36

Cebek Bizkaiko enpresarien elkarteak egindako azken ikerketaren arabera, azken hamar urtean absentismoa %81 hazi da lurraldean. Enpresek kezka adierazi dute eta politika eraginkorrak eskatu dizkiete administrazio publikoei eta erakundeei; izan ere, 2021ean, Bizkaian baja edo baimen egunak %35 gehiago izan ziren espainiar estatuarekin alderatuta eta Araba eta Gipuzkoan baino %24 gehiago.

Bizkaiko patronalak adierazi duenez, Euskadin dauden zifra altuak ez dira arrazoi zehatz baten ondorio. Hala ere, “justifikaziorik gabeko" absentismoaren "gaitzespen sozialik" ez dagoela adierazi du eta laneko baja, erabaki mediko objektibo bat baino gehiago, “langile bakoitzaren eskubidea" dela uste duela. Absentismoak, enpresentzako "produktibitate-galera" handia izateaz gain, "gero eta kostu handiagoa" dakar enpresentzat, gaineratu du.

Cebeken ustez, jardunbide egokien artean leudeke, besteak beste, bajen kostuak barneratzea, enpresetan pertsonen kudeaketa kultura-aldaketa batera bideratzea, edota langileak kontzientziatzea enpresarekiko eta lankideekiko zenbait portaeraren ondorioei buruz. Prestakuntza- eta komunikazio-planak ere beharrezkotzat ditu, enpresa bakoitzaren Plan Estrategikoan txertatuta.