• ENPRESAK GAUR
  • Eosolek Europako Espazio Agentziarekin elkarlanean dihardu

Eosolek Europako Espazio Agentziarekin elkarlanean dihardu

mmVAST izeneko antena diseinatu eta fabrikatuko du etorkizunean Lurra behatzeko eta espazioa esploratzeko misioetan laguntzeko

mmVAST antena | Argazkia: Eosol
mmVAST antena | Argazkia: Eosol
2022ko abuztuaren 2a - 16:25
Eg. 2022ko abuztuaren 2a - 16:27

Eosol enpresa nafarreko Aeroespace unitateak, beste hiru erakunderekin elkarlanean dihardu mmVAST izeneko antena diseinatzeko eta fabrikatzeko. Horri esker, Europako Espazio Agentziako neurketa-laborategiek, beste antena batzuk kalibratu ahal izango dituzte eta haien fidagarritasuna handituko da etorkizunean lurra behatzeko edo espazioa esploratzeko misioetarako.

 

"Oso urrats garrantzitsua da guretzat", azaldu du Gonzalo Crespo taldeko zuzendariak. Izan ere, mmVAST antena Europako Espazio Agentziak Europan dituen neurketa-laborategi nagusietan erabiliko da bere kamera anikoikoak kalibratzeko, hau da, antenak neurtzen diren inguruneetan. Horretarako, Eosol Taldearen diseinua bere egonkortasun mekaniko eta termiko bereziaz baliatuko da: “Antenak maiztasun-tarte oso handi batean lan egin behar du, 86 Ghz-etatik 1,2 THz-etara, egun, oso antena gutxi dira lan hori egiteko gai. Gainera, 4 gradu Kelvinera arteko tenperatura kriogenikoak jasan ditzake, fabrikazioan erabiltzen ditugun material bereziei esker”, azaldu du taldeko zuzendariak.

Hala, ikerketa-zentroek, antenak neurtzeko prozesuan gerta daitezkeen akatsak kuantifikatu ahal izango dituzte, eta akats horiek eragina izan dezakete azken emaitzetan. Horrela, neurri zuzentzaileak hartu ahal izango dira eta etorkizuneko saiakeren fidagarritasuna handitu. Fidagarritasun hori funtsezkoa litzateke, adibidez, etorkizunean Lurra behatzeko edo espazioa esploratzeko misio publiko edo pribatuetan erabiliko diren antenen karakterizazio zehatza bermatu ahal izateko.

Datozen asteetan, hainbat tratamendu termiko eta gainazalekoak egingo zaizkio antenari, baita zatika karakterizatu ere. Azkenik, azken mihiztadura Eosol Taldearen instalazioetan egingo da, Arangurenen (Nafarroa). 2023ko apirilean egingo du antenaren azken entrega.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain