Erabakitzeko eskubidean “eskua sartu” izana leporatu dio Ulmak Mondragon taldeari

Arrasateko taldearen jarrera “erasokorra” izaten ari dela salatu du Ulmak. Abenduaren 16ko ezohiko batzarrean erabakiko du taldetik irtengo den ala ez

Argazkia: Ulma Argazkia: Ulma

Oñatiko Ulma kooperatiba haserre azaldu da Mondragon taldearekin. Taldetik irteteko prozesua abian jarri zutenetik beraien erabakitzeko eskubidean “eskua sartu” izana egotzi dio Mondragoni, bazkideen iritzian eragiteko “presio kanpaina” bat martxan jarri izanarekin batera.

Mondragonek gutun bat bidali zien atzo taldeko kooperatiba guztiei, Ulma eta Oronak ekainean egin zieten proposamenaren berri emanez. Antza, bi enpresek harreman malguago bat nahi zuten Mondragonekin, baina taldeak uko egin zion proposamen horri. Atzoko gutun hori da, hain zuzen ere, Ulmaren haserrea eragin duena. “Erasotzat” jo du taldeak dokumentu hori orain zabaldu izana, eta “hasiera-hasieratik bazkideen iritzian eragin asmoz” jokatzen ari izana egotzi dio.

Gauzak horrela, Ulmak abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzarra, Mondragonetik irten ala ez erabakitzeko.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK