• ENPRESAK GAUR
  • Erabiltzailearentzat moldatutako osasun appa, MyVitalen proposamen berritzailea

Erabiltzailearentzat moldatutako osasun appa, MyVitalen proposamen berritzailea

Enpresa nafarrak bere aplikazioa hainbat entitateei eskaintzien die, orotara 1,2 milioi pertsona ingururi zerbitzua ematen diotenak

MyVitaleko taldea | Argazkia: utzitakoa
MyVitaleko taldea | Argazkia: utzitakoa
Imagen 122
Kazetaria
2025eko maiatzaren 29a
Eg. 2025eko maiatzaren 29a

Hiru bazkidek martxan jarri zuten MyVitale, tartean Jorge García Galduroziruindarrak eta egungo zuzendariak, etaGorka Núñez beasaindarrak. Garciak 25 urte zituenetik egiten du lan gaixotasunak prebenitzera eta bizi-kalitatea hobetzera bideratutako osasun- eta nutrizio-proiektuetan.

 

2014an fitness industriako multinazional batek obesitatea eta hipertentsioa arintzeko plan pertsonalizatuak garatzeko agindu zien. Hasierako proiektu analogiko horretatik eratorri zen algoritmo multzo bat eta machine learning sistema bat garatzeko ekimena, programa oso pertsonalizatuak eta ebolutiboak sor zitzakeena. Ondoren, adimen artifiziala ezarri dute. Emaitza "bizimodu osasungarrien coaching integrala" da, alderdi emozionala duena.

Atarrabiako bulegoetan lan egiten duten hamabi pertsonako talde batek diseinatu du sistema hori. "Adinari dagokionez, nire taldekideak bikoizten ditut", azpimarratu du Garciak, bere taldearen gaztetasuna nabarmentzeko gogoz.

 

Pertsonalizazioa: nortasun-zeinu nagusia

Garcíak ziurtatu du haiek antzeko beste enpresa batzuen tresna berberak baliatzen dituztela, baina MyVitaleren bereizgarria dela "erabiltzailearekiko pertsonalizazioa".

Pertsonalizazio hori egiteko, lehen urratsa banakako profilak egitea da, funtsezko datuak bilduta (altuera, pisua, sexua, pultsazioak, gorputz-masaren indizea, egoera fisikoa) eta lehen saioetako plana egiteko erabili diren algoritmoetan sartuta. Horrela, adimen artifizialaren bidez eratzen den plan koherente bat lortzen da, denboran eta baldintzetan oinarritzen dena. Helburuak askotarikoak izan daitezke: "pisua galtzea, bizitza osasungarria izatea, muskulu-masa handitzea, edo gaitasunak hobetzea, hala nola diabetesa, hipertentsioa, minbizia edo zahartze osasungarria".

Jorge García: "Appak garatzen dituen ohiturei ez diegu entrenamendu izena ematen, proposatzen dituen jarduera fisikoen artean eskailerak igotzea bezalako eguneroko ekintzak daudelako"

Planak, pertsonaren arabera, hilabeteak edo urteak iraun ditzake. Saio bakoitzaren ondoren, appak feedbacka behar du erabiltzailea ondo edo eroso egon den baieztatzeko.

"Appak garatzen dituen ohiturei ez diegu entrenamendu izena ematen, proposatzen dituen jarduera fisikoen artean eskailerak igotzea bezalako eguneroko ekintzak daudelako", gehitu du Garciak. MyVitalen beste ezaugarria "patologietan zentratzea eta ezagutza zientifikoa zehatz-mehatz erabiltzea" da.

Negozio-eredua: saltzaileei saltzea

MyVitalek B2B2C (Business to Business to Costumer) izeneko negozio-eredua erabiltzen du. Horren arabera, beraiek sortutako appa eskaintzen diete beste enpresa batzuei, hileko kuota baten bidez. Bere artean gimnasioak eta beste kirol zentro batzuk daude. Horiek, era berean, zentro horietara doazen pertsonei eskaintzen diete appa. "Arrakasta handia lortu dugu bezeroak aurkitzeko orduan", ziurtatu du zuzendari nagusiak.

Aipagarriak dira Forus —Espainia, Portugal eta Italia mailako gimnasioak kudeatzen dituena— eta VivaGym —Espainia osoan kirol guneak dituena—. Beste bezero batzuk Frantziatik, Suitzatik, Alemaniatik eta Kolonbiatik datoz.

Captura
Apparen itxura orokorra | Argazkia: utzitakoa  

Osasun konpainiak ere badituzte haien bezeroen artean, tartean Floridako HealthBird. Bere erabiltzaileak hiru mailatan banatzen ditu, eta MyVitalek bere zerbitzuak maila altuenean daudenei eskaintzen die, SDK teknologiaren bidez integratuta.

Negozio eredu horren baitan, bezeroak izango dituen erabiltzaile aktiboen araberakoa izango da hilero ordaintzen duen kuota. Alegia, 500-1000 erabiltzaile baditu, kuota handiagoa da 500 baino gutxiago baditu baino. Denera bost maila bereizten dira.

Duela bi urte, MyVitalek bi bertsio aurkeztu zituen. Lehenengoa diabetikoentzat da, haien gaixotasuna kontrolatzen laguntzeko. Bestea obesitaterako pentsatuta dago

Guztira, "My Vitalen bezeroek 1.2 milioi pertsona dituzte". Hala ere, aldaketak etor litezke Xplor konpainia estatubatuarrarekin duela gutxi sinatutako kontratu indartsu bati esker: "zifra hori bikoiztu egin daiteke", dio sortzaileak.

Aldiz, zuzenean banakoei saltzea "askoz zailagoa da". Izan ere, behar adina erabiltzaile fidelizatzeak inbertsio handia eskatzen du, eta ez da erraza errentagarri egitea. Horregatik "hobe da dagoeneko erabiltzaile fidelizatuak dituen erakunde bati saltzea", gehitu du Garcíak.

Gaitz zehatzetarako bertsioak

Duela bi urte, MyVitalek bi bertsio aurkeztu zituen. Lehenengoa diabetikoentzat da, haien gaixotasuna kontrolatzen laguntzeko, odoleko glukosa-mailak kontuan hartuta eta horrekin lotutako arazoak saihesteko. Bestea obesitaterako pentsatuta dago. Granadako San Cecilio Ospitalearekin batera garatu zen, gerora kirurgia bariatrikoa berreskuratuko zela bermatzeko.

Nafarroako Unibertsitate Ospitalearen laguntzarekin sortutako beste modalitate batek bularreko minbizia izan duten emakumeei bizitza normala berreskuratzen laguntzen die.

LSX World Congress: sinergiak sortzeko aukera bikaina

Hainbat start-upek Londresen eginiko LSX World Congress deiturikoan parte hartu zuten maiatza hasieran, MyVitale tarteko. Orotara hiru egun iraun zuen. Lehenengoan, Cambridgen dagoen Sant Johns Innovation Center bisitatu zuten, enpresa parte-hartzaileak hobeto ezagutzeko eta "sinergia berriak sortzeko". Garcíaren arabera, "Erresuma Batuko osasun digitaleko ekosistemarako sarrera garrantzitsua izan zen, interesa zuten enpresentzako askotariko aukerak konfiguratuz". National Health Servicen funtzionamendua ere azaldu zitzaien, Erresuma Batuko eskualdeetarako (Ingalaterra, Eskozia, Gales, Ipar Irlanda) mediku-arreta zentralizatzailea.

54489374118 27887f736d o
Jorge García Londreseko LSX World Congress topaketan, gonbidatuei MyVitale proiektua azaltzen | Argazkia: utzitakoa  

Bestalde, kongresuaren bigarren eta hirugarren egunetan, gonbidatutako gainerako enpresa nafarrek bezala, MyVitalek bere proiektua, egungo egoera eta etorkizuneko proiekzioa azaldu zien bertaratutakoei. Bestalde, bazkide, hornitzaile edo inbertitzaile posibleak ezagutu zituzten, eta zortzi elkarrizketa izan zituzten enpresekin —tartean konpainia bat eta inbertsio-funts bat, biak suitzarrak—.

"Oraingoz ez dugu kanpoko finantzaketarik bilatzen, errentagarriak baikara; hala ere, 2026 edo 2027rako hirugarren belaunaldiko funtsetarako sarbidea eskatzeko aukerara irekita gaude, nazioarteko hazkunde indartsua izateko", amaitu du zuzendariak.