• ENPRESAK GAUR
  • Eraikin baten teilatua konpontzen ari zen langile bat hil da Gasteizen

Eraikin baten teilatua konpontzen ari zen langile bat hil da Gasteizen

Istripua pasa den asteartean izan zen, baina gaur eman du horren berri ELAk. 31 langile hil dira lan istripuz aurten, sindikatuaren arabera

    Argazkia: iStock
    Argazkia: iStock
    2025eko uztailaren 17a - 14:19

    Eraikin baten teilatua konpontzen ari zen behargin bat hil da Gasteizen. Ezbeharra joan den asteartean izan zen, baina gaur eman du horren berri ELA sindikatuak. Istripua 17:30 inguruan gertatu zen, langilea sei metrotik erorita.

     

    ELAren arabera, aurten 31 langile hil dira lan istripuetan Euskal Herrian. Sindikatuak salatu du prekaritatearen ondorioz jazo dela istripua: “prekaritate horren adibide dira langile autonomoek egin behar dituzten lanaldi amaigabeak, bakarkako lan arriskutsuak edota babes neurri falta”. Elkartasuna eta babesa adierazi die hildako langilearen senide eta lagunei.

    “Egoeraren larritasuna ikusirik, prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak berehalakoan ezarri ditzala exigitzen dio ELAk Eusko Jaurlaritzari eta Patronalari”, dio sindikatuak bere oharrean. Lan ikuskaritzak areagotzeko exijitu du, besteak beste.