Erakundeetan adina kudeatzeko erronkak hizpide, euskal enpresen arteko topaketan

Osoigo taldeak erakundeetan adinak kudeatzeko erronka lantzeko atari digitala aurkeztu du

Atzoko topaketako momentu bat | Argazkia: Osoigo / Xabi Murua Atzoko topaketako momentu bat | Argazkia: Osoigo / Xabi Murua

Hogeita hamar euskal enpresa baino gehiago bildu ziren atzo Donostian, langileen adinaren kudeaketaren inguruan ideia, kezka eta irtenbideak proposatzeko. Eta, bide batez, erakundeetan adina kudeatzeko eta langileen parte hartzea sustatzeko tresna digital berria aurkeztu zuten. Adinberri fundazioak bultzatu du proiektua. Kaleratu duten oharraren arabera, jaio berri den erreminta "zahartze aktibo, osasungarri eta zentzuduna lortzeko erronkak, eta adinekoentzako arreta eta zainketa hobetzeko bultzada” izango da. Honako hau da tresna digitalaren helbidea.

Osoigoko taldeak aurkeztu zuen ataria, eta han bildu ziren administrazio publiko, kooperatiba eta sektore pribatuko eragile ezberdinak. Besteak beste, bertan izan ziren Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekanoa den Lander Beloki, Gotzon Bernaola Innobasque-ren ordezkari gisa eta Eider Etxebarria, Bizipozen ordezkari bezala.

Hala, Bernaolak “euskal enpresa txikietako adinen kudeaketa lehenestera” deitu du. Etxebarriak “enpresek aurrerapauso bat" eman behar dutela kudeaketan adierazi du, "humanizazioan eta adinak ikuspegi integralago batetik jorratzeko beharrean”. Bestalde, Belokik “erronka horri aurre egiteko aukera azpimarratzen du, prebentzioa eta langile guztiek erakundeetan parte hartzea abiapuntu hartuta”.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK