BECen Enlit Europe egiten ari zen bitartean, besteak beste Iberdrolak antolatuta, Iberdrolako langileen ordezkaritza bat azoka-esparruaren kanpokaldean elkartu da langileen "erosahalmena bermatu dadin" aldarrikatzera. Hala jakinarazi dute sindikatuetako iturriek.
UGT, CCOO eta ELAko ordezkariak mobilizatu dira, Iberdrola: langileontzako KPIa orain! lelopean. UGTko ordezkari batek adierazi duenez, aurreko hitzarmenarekin "KPIarekiko %15eko galera izan da erosahalmenari dagkionez", eta hori gutxi balitz, urtarrilaren 15etik darama hitzarmen negoziazioak "zabalik". "Langileen erosahalmena bermatuko duen hitzarmena nahi dugu", esan du. Aste honetan bertan izango dute bilera horri buruz hitz egiteko. Dena den, sindikatuak dio ia 30 bilera egin badira ere, enpresaren posizioak "bere horretan" jarraitzen duela, eta proposamenak ez diola erantzuten egindako aldarriari.