• ENPRESAK GAUR
  • Eroski taldeak bere salmenta gordinak %3'8 handitu ditu

Eroski taldeak bere salmenta gordinak %3'8 handitu ditu

Lehen seihilekoan 3.061 milioi euroren salmenta gordinak izan ditu eta 65,4 milioi euroko emaitza positiboa

EROSKI supermerkatuetako ordain-kutxa bat | Argazkia: Eroski
EROSKI supermerkatuetako ordain-kutxa bat | Argazkia: Eroski
2026ko irailaren 30a - 14:37
Eg. 2026ko irailaren 30a - 15:19

Eroski Taldeak lehen seihilekoan izandako datuak argitaratu ditu eta salmenta gordinak %3,8 igo ditu aurreko urteko epe berean izandakoekin alderatuta. Taldearen salmenta gordinak 3.061 milioi eurotakoak izan dira. Emaitza positiboa 65,4 milioi eurokoa izan da. 2025eko lehen seihilekoko 55,5 milioi euroak hobetu dira aurten.

 

Taldearen estrategia komertzialean garrantzia handia du marka propioak eta gaur egun elikagai salmenten %36,6 hartzen du. Bestalde, fidelizazio programako bazkideen bitartez egindako salmentak %69,7 dira. Modu honetan, taldeak garatutako pertsonalizazio eta fidelizazio ekimenen eraginkortasuna sendotu egin da. Taldeak adierazi duenez, indartu egin da taldeak garatutako pertsonalizazio eta fidelizazio ekimenen eraginkortasuna.

Bilakaera komertziala denda formatu guztietan gauzatu dela azaldu dute salmentak handitu egin direlako supermerkatu propioetan, frankizietan, hipermerkatuetan eta cash & carry saltokietan.
 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain