• ENPRESAK GAUR
  • 503 milioi euroko erosketak egin zituen iaz EAEko produktuetan Eroskik

503 milioi euroko erosketak egin zituen iaz EAEko produktuetan Eroskik

Tokiko nekazaritza elikagaien ekoizle txikiei 231 milioi euroko erosketak egin zizkien kooperatibak

Argazkia: Eroski
Argazkia: Eroski
2026ko maiatzaren 19a - 14:12
Eg. 2026ko maiatzaren 19a - 15:08

Eroskik “konprometituta jarraitzen du” tokian tokiko produktuekin eta EAEko elikagaien sektorearekin. Kooperatibak jakinarazi duenez, 2025. urtean 503 milioi euro bideratu zituen tokiko produktuak erostera, 367 hornitzaile komertzialei egindako erosketen bitartez; orotara, EAEn ekoitzitako 7.991 produktu eskaini ditu dendetan, 2.432 nekazaritzako elikagaiak izanik. Gainera, hornitzaile asko eta asko (248) ekoizle txikiak izan ziren, zeintzuengana 231 milioi euro bideratu zituen.

 

Kooperatibak nabarmendu du behikiaren erosketak %8 igo direla, Euskal Okelaren eta Eusko Labelen zigiluen babespean; fruta eta barazkien sektoreak ere %7ko hazkundea izan du, “batik bat Eusko Label patatak eta tomateak bultzatuta”. Arrandegiak ere %4ko bilakaera izan du, eta komenentziazko produktuak ere gero eta gehiago saltzen direla berretsi du taldeak. 

“Eroskiren nortasunaren parte da hurbileko produktuaren alde apustu egitea”, gogorarazi dute kooperatiboek. Beste zenbait datu ere eskaini dituzte: Eroskik Eusko Jaurlaritzarekin EAEko nekazaritzako elikagaien industria indartzeko lehen hitzarmena sinatu zuenetik, “%217 handitu da tokiko produktuen salmenta produktu freskoetan, eta %133 elikagaien arloan”.