Eroskik 53 frankizia berri ireki zituen iaz

Horietatik zortzi Euskal Herrian zabaldu zituen. Aurten beste 54 saltoki inauguratzea espero du kooperatibak

Eroskiren denda bat Gasteizen | Argazkia: Eroski
Eroskiren denda bat Gasteizen | Argazkia: Eroski
2025eko otsailaren 20a
Eg. 2025eko otsailaren 20a

53 frankizia berri ireki ditu Eroskik 2024an, eta horretarako zortzi milioi euroko inbertsioa egin du. Kooperatibak ohar bidez azaldu duenez, eragiketa honekin 333 lanpostu berri sortu ditu.

 

53 frankizia horietatik zortzi dira Euskal Herrikoak. 17 ireki ditu Andaluzian, lau Gaztela – Leonen, bi Errioxan, bana Gaztela – Mantxan, Galizian, Valentzian eta Gibraltarren, eta beste 13 Katalunian.

Azken bost urteotan 300 saltoki baino gehiago ireki ditu supermerkatu kateak, eta aurten beste 54 irakitzea aurreikusten du. "Oso pozik gaude gure frankizia-sarearen bilakaerarekin, 600 establezimendutik gora baititugu jada. Helburu nagusiak lortu ditugu, ez bakarrik salmenten hazkundeari eta errentagarritasunari dagokienez, baita irekiera-kopuruari dagokionez ere”, azaldu du Alberto Cañas frankizia arloko zuzendariak.

 

Halaber, Eroskik gogoratu du desgaitasuna duten pertsonen enplegatzea sustatzen diharduela. Hori dela eta, kooperatibaren hainbat saltoki pertsona horientzako egokituta daude. Zehazki, 10 denda dira, horietatik lau Euskal Herrian daudelarik.