Eroskik gasolindegien negozioa saldu dio Petroprixi

Kooperatiba taldearen 40 zerbitzuguneak bereganatu ditu Espainiako 'low cost' gasolindegietan liderra den enpresak

Argazkia: Eroski
Argazkia: Eroski
2026ko ekainaren 26a - 13:23
Eg. 2026ko ekainaren 26a - 14:47

Eroski taldeak hitzarmena sinatu du Espainiako Petroprix konpainiarekin bere gasolindegien negozioa saltzeko. Petroprix enpresa liderra da Espainiako low cost gasolindegietan eta eragiketari esker Eroskiren 40 gasolindegi bereganatuko ditu. Ez dute zehaztu zenbatekoa izan den erosketaren prezioa.

 

Eroskik Hego Euskal Herrian, Katalunian, Galizian, Andaluzian, Aragoin, Asturiasen, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Balear uharteetan eta Errioxan ditu gasolindegiak, eta ohar bidez azaldu duenez, bi aldeek adostutako baldintzak betetzen dituztenean gauzatuko dute gasolindegi horien eskualdaketa.

Operazioa urte bukaerarako amaituta egotea aurreikusten du. Bien bitartean, Eroskik gasolindegien “jarraipen operatiboa” bermatuko du, ohiko jarduerari eutsita.

 

Eroskiren 40 zerbitzuguneak gehituta, Petroprixek 245 gasolindegi izan ditu denera Euskal Herrian, Espainian, Portugalen, Txilen eta Panaman