• ENPRESAK GAUR
  • Espainiako Gobernuak 3,8 milioi euro bideratuko ditu EAEko enpresetan AA bultzatzeko

Espainiako Gobernuak 3,8 milioi euro bideratuko ditu EAEko enpresetan AA bultzatzeko

Orotara 180 milioi euroko inbertsioa egingo dute 372 proiektutan

Oscar Lopez Espainiako Gobernuko Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa | Argazkia: Juanma Serrano / Europa Press
Oscar Lopez Espainiako Gobernuko Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroa | Argazkia: Juanma Serrano / Europa Press
2026ko abuztuaren 31 - 16:29

Óscar López Espainiako Gobernuko Eraldaketa Digitalerako eta Funtzio Publikorako ministroak iragarri du Espainiako Gobernuak 3,8 milioi euro baino gehiago bideratuko dituela Adimen Artifizialaren ezarpena bizkortzeko Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetan.

 

Ekonomia digitalari buruzko topaketa batean izan da gaur Lopez, Santanderren (Espainia), eta bertan jakinarazi du EAEko zortzi enpresa-proiekturi lagunduko dietela dirulaguntzen bidez. Zehazki, Red IA eta Red IA Salud izeneko deialdiak iragarri ditu, zeintzuek 180 milioi euroko inbertsioa izango duten estatu osoan 372 proiektu babesteko.

Lopezek argitu du dirulaguntzen %70 enpresa txiki eta ertainentzat izango dela. “Produktibitatea ez da aldatzen teknologia berri bat agertze hutsagatik. Aldatzen da teknologia berri hori erabilgarria denean eta demokratizatzen denean. Eta AA erabilgarri eta lehiakor bat demokratizatu eta bultzatzeko, gure konputazio-gaitasuna biderkatu behar dugu", nabarmendu du.

 

Lopezek, halaber, zehaztu du deialdiak Espainiako Gobernuaren “arrakasta digitalen erakusleihoaren lagin bat baino ez" direla. Gobernuaren Red.es erakundeak kudeatzen ditu laguntza horiek, eta adimen artifiziala sustatzea dute helburu, bai enpresa alorrean, bai osasun sektorean.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain