• ENPRESAK GAUR
  • Europako Batzordeak Orange eta MasMovilen elkartzeari buruzko ikerketa abiatu du

Europako Batzordeak Orange eta MasMovilen elkartzeari buruzko ikerketa abiatu du

Bat egiteak Espainiako sare operadoreen kopurua murriztuko lukeela uste du Bruselak, prezio garestiagoak eta bezeroentzako zerbitzuen kalitate txikiagoa ekartzearekin batera

MasMovilen egoitza | Argazkia: Europa Press
MasMovilen egoitza | Argazkia: Europa Press
2023eko apirilaren 4a

Europako Batzordeak Orange eta MasMovil enpresen arteko elkartzeari buruzko ikerketa sakonari ekingo diola iragarri du. Kezka adierazi du bat egiteko operazio horrek lehia murriztu dezakeelako Espainiako banda zabaleko mugikor eta telefono finkoko zerbitzuen txikizkako zein askotariko zerbitzuen paketeen eskaintzan.

 

Ohar bidez ohartarazi duenez, “Espainiako sare operadoreen kopurua murriztuta, prezioak ere garestitu egingo lirateke, eta bezeroentzako telekomunikazio zerbitzuen kalitate txikiagoa ekarriko luke”.

Ondorioz, elkartze horrek ekarriko lukeenaren inguruko ikerketa abiarazi du eta 90 egun izango ditu horretarako, abuztuaren 21era bitarte.

 

Orangek eta MasMovilek pasaden uztailean eman zuten beraien asmoen berri, eta 18.600 milioi euroko balioa izango luke. Horietatik 10.800 MasMovil konpainiari dagozkio, eta beste 7.800 Orangeri.