Euskal Autonomia Erkidegoko 400 enpresari aurtengo maiatzaren 3tik 17ra Laboral Kutxak egindako inkesta baten arabera, 2022ko hirugarren hiruhilekoari begira enpresen gehiengoak uste du ingurune ekonomikoak okerrera egin duela aurreko hiruhilekoko emaitzekin alderatuta, enpresen %12,5ek espero du hobekuntza bat. Hala, enpresen %19,2ak salmenten beherakada aurreikusi du.
Eskaerei eta prezioei dagokienez, berriz, %19,9k uste du eskaeren bolumenak okerrera egingo duela, % 54,1ek uste du antzekoa izango dela eta % 26k hobera egingo duela. Prezioen kasuan, %29,2k uste du handiagoak izango direla eta % 55,9k egonkortasuna espero du.
Laboral Kutxak adierazi du, nolabaiteko okertzea aurreikusten den egoera baten aurrean, moteldu egiten direla inbertsio-planak eta, zehazki, %17,8k uste du inbertsioaren bolumena murriztu egingo dela, %16,7k gehitu egingo dela eta % 65,5ek mantendu egingo dela.
Enpleguari dagokionez, enpresen % 79,4k uste du bere horretan jarraituko duela, % 12,5ek plantilla handitzea espero du eta %8,2k uste du murriztu egingo dela.
Next Generation Europako funtsei dagokienez, enpresen % 71k dio ezagutzen dituela funts horiek, baina % 29k ezetz. Bestalde, inkestatutako enpresen % 22,1ek eskuratu ditu funts horiek.
Azkenik, gerrari lotuta enpresen salmentetan izandako eragin negatiboari buruz galdetuta, % 40 pasatxok % 5 eta % 10 arteko jaitsiera aurreikusten du salmentetan.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta