Euskal Herriko jaiegunak 2026an

Hegoaldean orotara hamabost jaiegun izango dira; Iparraldean hamahiru

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2026eko urtarrilaren 5a - 13:19

Urte berriaren hasierarekin opor egunak zehaztu ohi dira, baina egun jai egun horiek ez dira berdinak izaten dira Ipar eta Hego Euskal Herrian.

 

Hego Euskal Herrian

Espainiako Estatuak urtero mantentzen diren hamabi jaiegun ezartzen ditu. Horrez gain, Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzak jaiegun bana aukeratzen du, eta udalerri bakoitzak beste bina. Hala, 2025. urtean hamabost festa-egun izango dira Hegoaldean.

Urtero berdin mantentzen diren jaiegunak hauek dira:

 
  • Urtarrilaren 1a, asteazkena, Urteberria
  • Urtarrilaren 6a, asteartea, Jaunaren Epifania (Errege eguna)
  • Martxoaren 19a, San Jose eguna
  • Apirilaren 2a, osteguna, Ostegun Santua
  • Apirilaren 3a, ostirala, Ostiral Santua
  • Apirilaren 6a, Pazko astelehena
  • Maiatzaren 1a, ostirala, Langileen Eguna
  • Abuztuaren 15a, larunbata, Andre Mariaren Jasokundea
  • Urriaren 12a, astelehena, Espainiako jai nazionala
  • Azaroaren 1a, igandea, Santu Guztien Eguna
  • Abenduaren 8a, asteartea, Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna
  • Abenduaren 25a, ostirala, Eguberri eguna

Eskualdeko jaiegunei dagokionez, EAEren kasuan egun gehigarria uztailaren 25ean izango da, Santiagoren Egunean, larunbatean. Nafarroan, ordea, abenduaren 3an egingo da, San Frantzisko Javier egunean, ostegunean. Halaber, Bizkaian eta Gipuzkoan, uztailak 31 jai eguna izango da, San Inazio eguna dela eta. Araban, aldiz, San Prudentzio eguna, apirilak 28, asteartea.

Ipar Euskal Herrian

Iparraldearen kasuan, Frantziako estatuko festa-egunak ezartzen dira, hau da, urte osoan hamaika egun. Hamaika egun ofizial horiek data hauetan ospatuko dira:

  • Urtarrilaren 1a, osteguna, Urteberria
  • Apirilaren 5a, igandea, Pazko Igandea
  • Apirilaren 6a, astelehena, Pazko Astelehena
  • Maiatzaren 1a, osteguna, Langileen Eguna
  • Maiatzaren 8a, osteguna, 1945eko Garaipenaren Eguna
  • Maiatzaren 14a, asteazkenena, Igoeraren Eguna
  • Maiatzaren 24a, igandea, Pentekosteko Igandea
  • Maiatzaren 25a, astelehena, Pentekosteko Astelehena
  • Uztailaren 14a, asteartea, Frantziako Jai Nazionala
  • Abuztuaren 15a, larunbata, Andre Mariaren Jasokundea
  • Azaroaren 1a, igandea, Santu Guztien Eguna
  • Azaroaren 11a, asteazkena, Armistizioaren Eguna
  • Abenduaren 25a, ostirala, Eguberri eguna