• ENPRESAK GAUR
  • Euskara eta 'branding'-a aztertuko ditu Emun aholkularitzak

Euskara eta 'branding'-a aztertuko ditu Emun aholkularitzak

Galdetegia prestatu dute enpresen egoera zein den ikertzeko helburuarekin

Emuneko lantaldea | Argazkia: Emun aholkulariak
Emuneko lantaldea | Argazkia: Emun aholkulariak
2025eko otsailaren 12a - 10:24
Eg. 2025eko otsailaren 12a - 10:25

Emun aholkularitzak proiektu berria jarri du martxan, non aztertuko duten euskara zertarako izan daitekeen interesgarria enpresen marka posizionamenduari dagokionez. Hain zuzen, ondorengoa da galdera gidaria: enpresa marka posizionamenduan euskara zertan izan daiteke baliagarria?

 

Hala, Euskal Herriko hainbat enpresetako egoera ikertuko dute, beste negozioentzat erabilgarriak izan daitezkeen praktika onak identifikatzen saiatzeko. Horretarako, hiru minutuko galdetegia prestatu dute, eta eskatu dute enpresetako marketin zein komunikazio arduradunek betetzeko tartea hartzeko.