Gasteizko Mercedes - Benzek eta Eusko Jaurlaritzak 181 milioi euro inbertituko dituzte Arabako ekoizpen malgua garatzeko, ibilgailu elektrikoak zein konbustiokoak ekoizteko balio izango duena. Hiru urteetan egingo den inbertsio publiko - pribatua izango da eta 11 euskal enpresak parte hartuko dute bertan.
Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak proiektua aurkeztu dute Gasteizko lantegian. "Etorkizuneko fabrika errealitate bihurtzeko lasterketa abian da eta Euskadik onenen artean egoteko borrokatu behar du." adierazi du lehendakariak aurkezpenean.
Mercedes-Benz VLE modelo elektrikoa abian jartzeaz gain, lantegiak hainbat merkaturatze ditu aurretik. Horren aurrean, merkatuaren aldaketei eta lehiari arintasunez erantzuteko, ekoizpen prozesuaren malgutasuna ezinbestekoa dela adierazi du Bernd Krottmayer Mercedes-Benz Gasteizko zuzendariak.
Ramiro Gonzálezek, Arabako diputatu nagusiak, proiektuaren izaera eraldatzailea eta lantegia merkatuaren bilakaerari malgutasunez eta neutraltasun teknologikoz erantzuteko prestatzeko beharra aipatu ditu.
Fabrikazio-prozesu malguago eta moldagarriagoen garapenak lantegiaren gaitasuna indartuko du produktu-gamaren eta merkatuaren bilakaerari erantzuteko, eta, aldi berean, Mercedes Vitoriako lan-kargaren aurreikuspenak sendotzen lagunduko du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta