• ENPRESAK GAUR
  • Eusko Jaurlaritzak Vicinay erreskatatzeko eragiketan parte hartuko du

Eusko Jaurlaritzak Vicinay erreskatatzeko eragiketan parte hartuko du

7,5 milioi euro inguruko inbertsioarekin enpresaren %7,8 eskuratuko du Jaurlaritzak

Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia
2026ko uztailaren 22a - 13:45
Eg. 2026ko uztailaren 22a - 14:01

Eusko Jaurlaritzak operazio berri bati ekingo dio epe laburrean euskal enpresak lurraldean errotuta mantentzeko estrategiaren barruan. Kasu honetan, Sestaon egoitza duen Vicinay enpresaren erreskatean parte hartuko du. Konpainia itsas erabilerarako kateen fabrikazioan aritzen da, eta 200 langile inguru ditu Sestaoko plantan.

 

Eragiketa Ekarpen funtsaren bidez egingo da. Funts horretan Eusko Jaurlaritza, Kutxabank, Mondragon Inversiones eta hiru foru aldundiak daude, eta inbertitzaile pribatuek ere parte hartuko dute. Jaurlaritzak 7,5 milioi euro inguru inbertituko ditu ECN All Winden (Vicinay erosiko duen enpresan), eta hala, Vicinayren %7,8 eskuratuko du. Helburua da Vicinay EAEn errotuta mantentzea, baita itsasoko energia eolikoaren sektorean lurraldearen posizioa indartzea ere.

Operazioak Talgoren kasuan erabilitako lankidetza publiko-pribatuaren eredua izango du oinarri. Jaurlaritzaren arabera, helburua "industrian, berrikuntzan eta jasangarritasunean oinarritutako hazkunde eredua" bultzatzea da.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain