• ENPRESAK GAUR
  • Ezkirotzeko BSHren bost langile fitxatu ditu Cinfa farmazia enpresak

Ezkirotzeko BSHren bost langile fitxatu ditu Cinfa farmazia enpresak

Itxiera prozesuan da BSHren fabrika eta langileek hainbat mobilizazio egin dituzte azken hilabeteetan

Ezkirotzeko BSHren lantegiko langileen manifestazio bat | Argazkia: ELA
Ezkirotzeko BSHren lantegiko langileen manifestazio bat | Argazkia: ELA
2025eko martxoaren 27a
Eg. 2025eko martxoaren 27a

BSH-k Ezkirotzen (Nafarroa) duen lantegiko bost langile fitxatu ditu Cinfa farmazia enpresak. Navarra Capital hedabideak aurreratu duenez, “kalifikazio maila altuko” profesionalak dira.

 

Hozkailuak eta garbigailuak ekoizten dituzte BSH konpainia alemaniarraren Ezkirotzeko plantan, eta 2024ko abenduan enpresako zuzendaritzak plantaren itxiera prozesuari ekingo ziola iragarri zuen. Langileak ziurgabetasun egoera handian bizi dira harrezkero, eta hainbat mobilizazio eta protesta egin dituzte. 655 bat pertsonek egiten dute lan bertan, eta salatu zuten bi urte zeramatzatela aldi baterako enplegu erregulaziozko espedientean.

Ziurgabetasun hori baliatu du Cinfa konpainia nafarrak. Eloy Merino BSHren lantegiko ekoizpen plantako arduraduna da enpresaz aldatuko den langileetako bat, eta apirilaren 1etik aurrera Cinfak Uharten (Nafarroa) duen fabrikaren arduraduna izango da.

 

Hainbat aldaketa egiten ari da Cinfa zuzendaritza postuetan. Juan Goñik taldeko zuzendari izateari utziko dio, eta orain arte zuzendariaren laguntzaile izan den Marcos Pozok ordezkatuko du.

Merinoren etorreraz gain, BSH Ezkirozen ardura postua zuen beste langile bat, lantegiaren planifikazioan ziharduten beste bi, eta beste bosgarren bat ere gehituko dira Cinfaren lantaldera.