• ENPRESAK GAUR
  • Eztabaidak alde batera utzi eta akordiorako deia luzatu die Confebaskek sindikatu guztiei

Eztabaidak alde batera utzi eta akordiorako deia luzatu die Confebaskek sindikatu guztiei

Inflazioari eta egoera ekonomikoari begiratuta, zailtasunei aurre egiteko “elkarrekin” lan egitea beharrezkotzat jo du Euskal Enpresarien Konfederazioak

Confebask udako Kontseilu Nagusian | Argazkia: Confebask
Confebask udako Kontseilu Nagusian | Argazkia: Confebask
2022ko uztailaren 21a - 13:50

Confebask Euskal Enpresarien Konfederazioak udako Kontseilu Nagusian jakitera eman duenez, marjinetan eta errentagarritasunean izaten ari diren murrizketa azkarrek “arriskuan jartzen dute enpresen epe labur eta ertaineko bideragarritasuna”. Hala ere, Isabel Busto Confesbaskeko presidenteak azpimarratu nahi izan du euskal empresa gehienek enplegua “zaindu nahi” dutela.

 

Era berean, jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoak aurten “hazkunde ekonomikoa erregistratzea” espero dutela, hasieran aurreikusitakoa baino txikiagoa izango den arren, BPGa %3,5etik %4ra bitartekoa izatea baita aurreikuspena.  

Ondorioz, Confebaskeko presidenteak “ahalegin pertsonal eta kolektiboa” egitea planteatzen die enpresei, langileei eta administrazioei, “aurrera” egin ahal izateko. Bestalde, “lankidetza publiko-pribatua indartzeko beharra” dagoela eta inbertsio estrategikoen eta errenta itun orekatuaren alde egin behar dela uste du. Hala, “akodiorako unea” dela esan du, eta ez “eztabaidan” aritzekoa.

 

Etorkizunera begira, berriz, digitalizazioa, energía trantsizioa, demografía-kualifikazioa eta empresa cultura Garai berrietara egokitzea dira, bere esanetan, euskal enpresen erronkarik garrantzitsuenak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain