• ENPRESAK GAUR
  • Faes Farma farmazeutikak %8,5eko hazkundea izan du fakturazioan, 392,9 milioi eurorekin

Faes Farma farmazeutikak %8,5eko hazkundea izan du fakturazioan, 392,9 milioi eurorekin

Konpainiak azaldu duenez urteko lehen bederatzi hilabeteetako sarrerekin gainditu dituzte jada urte osorako aurreikuspenak

Faes Farma | Argazkia: Europa Press
Faes Farma | Argazkia: Europa Press
2024eko urriaren 31a - 13:37

Faes Farma farmazeutikak 79,8 milioi euroko irabazi garbia izan du 2024. urteko lehen bederatzi hilabeteetan. Hala, iazko epe berean baino %7,7 irabazi gehiago eduki ditu. Horrela, taldearen fakturazioa %8,5 areagotu da, eta 392,9 milioi eurotan kokatu da. Faes Farmak adierazi du datu horiekin jada gainditu dutela urte osorako aurreikusita zeukaten hazkundea.

Aldi berean, ustiapeneko emaitza gordina (Ebitda) 109,5 milioi euroraino handitu da irailera bitarte, iazko epe beraren aldean %7,6ko hazkundea izanik.

 

Konpainiatik adierazi dute urte bukaerara begira espero dutela, alde batetik, guztizko diru-sarrerak %8raino igotzea, eta bestetik, Ebitdari dagokionez ere %5eko igoera edukitzea.