• ENPRESAK GAUR
  • Faes Farmak 73,6 milioi euro irabazi ditu irailera arte

Faes Farmak 73,6 milioi euro irabazi ditu irailera arte

Farmaziaren fakturazioa %15,5 handitu da, 454 milioiraino, molekula nagusien hazkundeak eta nazioarteko hedapenak bultzatuta

Argazkia: Faes Farma
Argazkia: Faes Farma
2025eko azaroaren 4a - 11:00

Faes Farmak 73,6 milioi euroko mozkin garbiarekin itxi ditu urteko lehen bederatzi hilabeteak, hau da, %7,9ko beherakada izan du 2024ko epe berarekin alderatuta. Konpainiak azaldu zuenez, jaitsiera hori Derioko instalazio berriak eta Portugalen eta Italian berriki egindako erosketek sortutako ezohiko kostuei dagokie.

 

Emaitza garbia murriztu arren, enpresa farmaziaren %15,5 handitu du negozio-zifra, 454 milioi euroraino, eta aurreikuspenak gainditu ditu, arlo guztien portaera onari esker. Hiru “molekula estrategikoek” (Bilastina, Calcifediol eta Mesalazina) hazkunde nabarmenak izan dituzte, %11, %15 eta %59koak, hurrenez hurren, eta nazioarteko negozioak aurrerapen sendoa izan du, bereziki Latinoamerikan eta Ekialdeko Europan.

Konpainiaren Ebitda 106,5 milioi eurokoa izan da, %2,7 gutxiago, baina Ebitda doitua (aparteko kostuak alde batera utzita) %3 hazi da, 112,8 milioiraino. Elikadura eta animalien osasunaren arloan, Farm Faes dibisioak %48 handitu dity bere diru-sarrerak, Huescako ISF planta berriak bultzatuta.

 

Nazioartean, farmaziaren salmentak 129,6 milioi eurokoak izan dira, eta Kolonbian, Ekuadorren eta Perun aurrerapen esanguratsuak egin dira. Gainera, lizentziek 99,2 milioi (+%17) eman dizkiote konpainiari, Bilastinaren hedapenaren eta Polonian eta herrialde nordikoetan Mesalazinaren hazkunde handiaren ondorioz.