• ENPRESAK GAUR
  • Faes Farmak %9 handitu ditu mozkinak 2026ko lehen hiruhilekoan

Faes Farmak %9 handitu ditu mozkinak 2026ko lehen hiruhilekoan

Farmazia enpresak aurreikusten du 2026an %18 inguru handitzea diru-sarrerak

Argazkia: Faes Farma
Argazkia: Faes Farma
2026ko apirilaren 30a - 11:15
Eg. 2026ko apirilaren 30a - 12:53

Faes Farma farmazia enpresak negozioa loditzen dihardu eta irabaziak handitu ditu azken hiruhilekoan. Zehazki, 30,8 milioi irabazi ditu urtarriletik martxora bitartean, iazko epe berean baino %9 gehiago.

 

Pandemia garaian nabarmen hazi zen farmazia sektorea, eta Faes Farmak gorakada izan du bere jardueran. Joera horri jarraipena eman dio, eta azken hiru hilabeteetan %31 handitu ditu diru-sarrerak, 200 milioi euroko langa gaindituta. Ebitda ere %23 handitu du urte batetik bestera, 48 milioi euroraino.

Farmazia enpresaren Farma dibisioak 175 milioi euroko fakturazioa izan du, iazko epe berean baino %31 handiagoa. Farm Faes dibisioak, aldiz, nutrizioa eta animalien osasuna barne hartzen dituenak, 22 milioi euroko salmentak izan ditu, iaz baino %31 gehiago.

 

Faes Farmak azpimarratu duenez, "hazkunde sendoak” agerian utzi du negozioaren lerro guztien "martxa egokia" eta "kostuen erabilera eraginkorra". Gauzak horrela, konpainiak aurreikusten du urtearen amaierarako diru-sarrerak %17-%19 eta ebitda %28-%31 handitzea.