• ENPRESAK GAUR
  • Fagor Ederbattek Dakar Rallyan dabilen kamioi baterako bateriak garatu ditu

Fagor Ederbattek Dakar Rallyan dabilen kamioi baterako bateriak garatu ditu

Sistema hidrogenoa eta elektrikoa uztartzen dituen kamioi hibrido bat hornitu du Fagor Ederlanen negozio unitateak

Kh-7 Ecovergy taldearen Man 6x6 kamioia | Argazkia: Mondragon Taldea
Kh-7 Ecovergy taldearen Man 6x6 kamioia | Argazkia: Mondragon Taldea
2026eko urtarrilaren 8a - 13:28
Eg. 2026eko urtarrilaren 9a - 16:28

Martxan den aurtengo Dakar Rallyan Euskal Herrian jatorria duten zenbait pieza aurki daitezke. Izan ere, sistema hidrogenoa eta elektrikoa uztartzen dituen kamioi hibrido bat dabil lasterketan, Kh-7 Ecovergy taldearena, hain zuzen, eta Fagor Ederlan kooperatibaren Fagor Ederbatt negozioak garatutako tentsio handiko bateriez hornitutako propultsio-sistema berritzaile bat darabil.

 

Kh-7 Ecovergy taldeak hibridazio elektriko sistema bat gehitu dio bere Man 6x6 izeneko kamioiari, eta Fagor Ederbattek hornitu ditu beharrezko bateriak. Horri esker, energia berreskuratu, indarra gorde eta kutsadura isuriak sahiestu ahal izango ditu ibilgailuak.

Balaztatzean eta dunetako jaitsieretan sortzen den energia aprobetxatzen du Fagor Ederbattek sortutako soluzioak, eta indarra gordetzen du jasotako energia Fagor Ederbatten bateria packetan metatzen denean.

 

Fagor Taldeak azaldu duenez, Dakar Rallyaren testuinguruan sortutako elkarlanak sendotu egin du Fagor Ederbattek ibilgailu industrial eta astunen elektrifikazio prozesuan duen erreferentzialtasuna.