• ENPRESAK GAUR
  • Fagor Electronica eta MUko Goi Eskola Politeknikoa elkarlanean arituko dira

Fagor Electronica eta MUko Goi Eskola Politeknikoa elkarlanean arituko dira

Teknologia industrialen garapena edota talde mistoak eraikitzea izango dute helburu

Fagor Electrónicako eta MUko Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak | Argazkia: utzitakoa
Fagor Electrónicako eta MUko Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak | Argazkia: utzitakoa
2026ko ekainaren 22a - 14:03
Eg. 2026ko ekainaren 22a - 15:53

Fagor Electrónicak eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, ezagutza garapena, teknologia berrien garapena eta kualifikazio altuko talentua sustatu asmoz. Foku berezia jarri dute, gainera, I+Gko proiektuen garapenean, eta baita unibertsitate eta enpresen arteko harremanean. 

 

Aliantzak 4 urte iraungo ditu momentuz, ondobidean jarraitzea aurreikusi bada ere. Programaren bitartez ikerketa talde mistoak eraikitzeko asmoa dute, Fagor Electronicako profesionalek, MUko ikertzaile eta irakasleek eta ikasleek osaturikoak. Jardueren fokua bereziki Fagor Electrónicarentzat gako diren area teknologikotan zentratuko dira, besteak beste kontrol eta modulazio sistemetan, biltegiratze elektrikoetan, zibersegurtasunean edota gailu erdieroaleen simulazioan.

Horrekin batera, formakuntza programen diseinu partekatua ere jasotzen du, baita enpresako profesionalek jarduera akademikotan parte hartzea, gradu eta master amaierako lanak zein tesiak bertan garatzea, eta enplegagarritasuna bultzatuko duten bestelako ekintzak egitea ere.