• ENPRESAK GAUR
  • Fluytec konpainiako partaidetzaren zati handia bereganatu du Talde Private Equityk

Fluytec konpainiako partaidetzaren zati handia bereganatu du Talde Private Equityk

Bizkaian egoitza duen konpainiak ura iragazteko sistemak garatzen ditu

Argazkia: Fluytec
Argazkia: Fluytec
2026ko urtarrilaren 12a - 15:22
Eg. 2026ko urtarrilaren 12a - 15:22

Talde Private Equity kapital kudeatzaile euskaldunak Fluytec ingeniaritza-enpresan partaidetza zati handia eskuratu du. Hala, sozietateak Bizkaiko konpainiaren hazkundea sustatu nahi du.

 

Fluytecek Abanto-Zierbenan (Bizkaia) du egoitza nagusia, baina Espainia zein Portugal mailan baditu azpiegiturak. Konpainia ura tratatzeko ekipoen diseinuan eta fabrikazioan espezializatzen da, hala nola, iragazketa-sistemak, kartutxo-iragazkiak eta iragazki autogarbitzaileak; erreminta horiek erabiltzen dira, besteak beste, gatzgabetze-instalazioetan, industrian eta udal-inguruneetan. Taldek adierazi du Fluytec “mundu mailako erreferentea” dela, eta konpainiaren “kalitatea eta berrikuntzarako gaitasuna” azpimarratu ditu.

Taldek 50 urte beteko ditu aurten. Orotara 425 milioi euro baino gehiago kudeatzen ditu, 170 proiektu baino gehiagotan parte hartuta. Are gehiago, sozietateak “handitzeko potentzial handia duten enpresetan” inbertitu nahi du, eta azken eragiketarekin zazpi dira jada Talde Capital Crecimiento II funtsarekin egindako operazioak .

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain