• ENPRESAK GAUR
  • Francisco Irazustak Tubos Reunidoseko presidente kargua utziko du

Francisco Irazustak Tubos Reunidoseko presidente kargua utziko du

Nazioarteko enpresa bateko eskaintza jaso du 2020ko apiriletik presidente izan denak, eta Emilio Ybarrak hartuko behin-behinean presidente berriaren kargua

Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras Tubos Reunidoseko presidente eta zuzendari nagusia | Argazkia: Europa Press
Francisco Irazusta eta Carlos Lopez de las Heras Tubos Reunidoseko presidente eta zuzendari nagusia | Argazkia: Europa Press
2023eko uztailaren 14a
Eg. 2023eko uztailaren 14a

Tubos Reunidoseko Administrazio Kontseiluak jakinarazi duenez, orain arte presidentea izan den Francisco Irazustak kargua utziko du, nazioarteko enpresa batean erronka profesional berri bat onartu baitu. Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari zuzendutako oharrean, lanpostua abuztuaren 31 utziko duela argitu da, eta Irazustaren hitzetan, “niretzat eta nire familiarentzat garapen pertsonal nahiz profesionalerako nazioarteko eskaintza garrantzitsu bat” jaso du, eta “abentura berri bati ekitea” erabaki du.

 

2020ko apirilaz geroztik zegoen Irazusta presidente karguan eta konpainiaren egungo egoera orduan baino hobea dela ziurtatu du, baita Kontseilua eta zuzendaritza taldea egiten ari diren lanari esker Tubos Reunidosen plan estrategikoa arrakastaz burutuko dutela ere.

Emilio Ybarrak hartuko du, behin-behinean, presidente kargua, orain arte presidente orde izan baita, eta presidente berria izendatu arte hark beteko ditu postuko eginkizunak. Halaber, Carlos Perez de las Herasek zuzendari nagusi karguan jarraituko duela jakinarazi dute oharrean.