• ENPRESAK GAUR
  • Garaia Investors IX. edizioa abenduaren 16an izango da

Garaia Investors IX. edizioa abenduaren 16an izango da

Garaia Parke Teknologikoak ekintzailetza eta inbertsio foroaren edizio berri bat hartuko du. Bertan, 'start-up'ak, inbertitzaileak, enpresak eta ekintzailetza-ekosistemako eragileak bilduko dira

Garaia Investors 2026 | Argazkia: utzitakoa
Garaia Investors 2026 | Argazkia: utzitakoa
2026ko urriaren 28a - 11:59
Eg. 2026ko urriaren 28a - 13:19

Garaia Inverstorsen IX. edizioa egingo da abenduaren 16an. Garaia Parke Teknologikoak sustatutako foroa da eta bertan proiektu berritzaileak bultzatzeko eta lankidetzarako aukera berriak sortzeko inbertitzaileak, start-upak, enpresak eta ekintzailetza-ekosistemako eragileak bilduko dira.

 

10 start-up aukeratuko dira inbertitzaileek eta enpresa-arloko ordezkariek osatutako epaimahai baten aurrean beren proiektua aurkezteko aukera izan dezaten. Beren balio-proposamenak ezagutarazi eta garapenerako aukera berriak aztertu ahal izango dituzte.

Bestalde, Garaia Investorsek Pitch Onenaren Saria antolatu du start-upek beren proiektuak aurkezteko eta komunikatzeko duten gaitasuna aitortzeko. Irabazleak ekimenaren garapena eta hazkundea sustatzeko sari eta zerbitzu hauek jaso ditzake:

 

- 1.500 eurotan baloratutako A+G Consultoresen mentoretza
- 2.600 eurotan baloratutako Galbaianen Sokalagun programan parte hartzeko aukera, .
- 3.000 eurotan baloratutako urtebeteko coworking-zerbitzua PTGaraian
- Proiektuari buruzko erreportajea eta haren zabalkundea

Parte hartzen duten start-up guztiek A+G Consultoresek eskainitako kudeaketa ekonomiko-finantzarioari buruzko tailer praktiko batean parte hartzeko aukera izango dute.

Aukeratutako start-upen artean egoteko izen emateko aukera irekia dago. Izen-emateko azken eguna abenduaren 4a izango da eta aurkezpenak bidaltzeko azken eguna abenduaren 9a.

Garaia Parke Teknologikoak sustatutako foroa, Mondragon Ventures, Ikerlan, Gaztenpresa, Hazikoop, Mondragon Enpresagintza, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Galbaian, A+G Consultores eta Bailararekin elkarlanean antolatua dago.

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain