Garaia teknologia parkeak eta Gipuzkoako Merkataritza Ganberak lankidetza hitzarmena izenpetu dute. Akordioaren bidez, Gipuzkoako ganbera parke teknologikora batuko da, azaldu dutenez, “lurraldeko enpresa-ekosistemako enpresei eta ekintzaileei kalitatezko prestakuntza-proposamen berriak eskaintzea ahalbidetuz”.
Akordioak helburu du, besteak beste, Ganberaren “jarduera-esparrua lurralde osora zabaltzea eta enpresa-garapena zein lehiakortasuna sustatzea”.
Bi erakundeek elkarlanerako konpromisoa indartu dute, eta gero eta lehiakorragoa eta aldakorragoa den ingurune batean “enpresa-ingurunea” sustatzeko apustua egin dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta