2026ko maiatzaren 14a - 15:56
Arrasateko Garaia parke teknologikoak 2025eko memorioa aurkeztu du gaur. Parke teknologikoa 65 enpresak eta 2.500 profesional baino gehiagok osatzen dute egun, eta guztira 223,5 milioi euroko fakturazioa izan dute.
Gaur aurkeztutako txostenak berrikuntzaren, teknologiaren eta enpresa-lankidetzaren arloan Debagoienean garatutako jarduera eta ekimen nagusiak jasotzen ditu. Hala, parke teknologiko enpresek 24,8 milioi euroko inbertsioa egin dute I+G arloan.
Horrekin batera, 2025ean zehar 296 ekitaldi antolatu dira parke teknologikoan, 10.600 parte-hartzaile baino gehiagorekin, eta Garaia Enpresa Digitala, IZAN ZTIM eta Garaia Investors bezalako proiektuak garatu dituzte.