
MAPIC Cannesen egiten den retail munduko nazioarteko azoka ezaguna da, eta horren testuinguruan banatzen dira 1996. urtetik MAPIC sariak. Hazkunde iraunkorraren aroa lelopean, hamahiru kategoriatako finalistak iragarri dituzte. Tartean berritze eta berrurbanizazio proiektu onenaren saria, aurten lehen aldiz emango dena.
Hain zuzen ere, kategoria horretako finalista gisa hautatu dittuzte Garbera merkatal zentroko zabaltze obra, Krean taldeak zuzendu duena, lau urteko iraupena izan zuena. Arlo horretan, hain zuzen, birgaitze eta birmoldatze lanak saritu nahi dituzte, izan merkataritza-parke bat, outlet zentroak edo beste edozein merkataritza-gune. Bestela esanda, lehendik dagoen eraikin edo zentro bat hobetzea eta nabarmentzea lortu duten proiektuen aitortza bilatzen du, erabilera berrietarako eraldatu dena.
Kreanen proiektuak beste hiru proiekturekin lehiatu beharko du: Majadahondan (Espainia) kokaturiko Grand Plaza 2eko lorategiekin; Portoko (Portugal) Norteshopping zentroko galeria eta cookbook delakoarekin; eta Casalecchio di Renon (Italian) kokaturiko Shopville Gran Renoren proiektuarekin. Sarituak azaroaren 29an iragarriko dira.