Gasteizko lorezainen greba mugagabeak bosgarren hilabetea bete du gaurko egunean, eta, dirudienez, gatazkaren amaiera ez da berehalakoan iritsiko. Enviser enpresako enplegatuek, hiriko parke eta lorategiak mantentzeko zerbitzuaz arduratzen direnek, adierazi dute greban jarraituko dutela hitzarmen duin propioa eskuratu arte, besteak beste, soldata “oso baxuak” dituztelako.
Izan ere, enplegatuei ez zaie egokia iruditzen Eusko Jaurlaritzak eginiko azken eskaintza. Gainera, Jaurlaritzak ekainetik aurrera ezarri zituen zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” direla uste dute. Aldi berean, ELA, LAB eta ESK sindikatuek salatu dute Enviser eta Gasteizko Udala “arduragabe jokatzen” ari direla, eta erantzukizunak hartzeko eskatu diete.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta