
2025eko ekainaren 20a
Eg.
2025eko ekainaren 20a
Hainbat leherketa entzun dira gaur eguerdian Gasteizen, eta LEA enpresak Zadorra inguruan duen fabrikak su hartu du, Arriaga industria gunean. Euskal Herriko enpresa zaharrenetako bat da LEA, eta fabrika historikoa da su hartu duena. 1823an sortu zen Lascaray izenarekin eta orain gutxi ospatu zuen bere bigarren urteurrena.
Eusko Jaurlaritzako segurtasun saileko iturrien arabera, fabrikako makinaria batek hartu du sua, 13:45 inguruan.
Zenbait suhiltzaile gerturatu dira lantegira eta sutea itzaltzeko lanean ari dira. Oraintxe bertan larrialdietako zerbitzuek fabrikaren ingurune osoa babestuta dute, eta langileak ebakuatu dituzte.